XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... Arratsalde on, Amaia etxean dago? (...). Ah! Zeu zara?! Ba, este, ni eh, Imanol naiz eta ba, ni eh (...) Osaba Joxe? Oso ondo... (Pufff, Imanolek, beste eskuarekin bekokiko izerdia kentzen duela eta lasai eseritzen delarik)

AMA: Ikusiko zarete kalean.

IMANOL: Horretan nago neu ere.

AMA: Ba... elkar agurtu ondoren berbetan gelditzen bazarete, berehala igarriko dituzue biok batak bestearen sentimenduak. Aurpegian, ez dakik? Begietan. Hire aitari berehala igarri nioan.

IMANOL: Hainbeste urteko kontuekin gogoratu egiten zara oraindik? AMA: Esango didak.

IMANOL: Martxa honetan ez behingoan.

AMA: (Jaikiaz)... Ondo ondo. Ohe gainera noa apur baterako eta dei iezadak mesedez... bostak aldera.

IMANOL: Ondo dago, ama. AMA: Gero arte... Eta ea antzen bat ematen dioan igandeari, egun dena hor etzanda egon gabe...

(Imanol berriz etzatzen da egunkaria hartuta. Gero aldizkaria. Jarrita, pentsatzen orain. Halako batean, kaliputsu jaikiko da eta listinean begiratu ondoren telefonora doa. Baina lau zenbaki markatu ondoren berriz utziko du. Agertoki erdian zutik, esku bat belarri ondoan duela bera bakarrik hasiko zaigu...).

... Amaia etxean dago?... Jarri liteke mesedez?... Ez, ez, ez... Arratsalde on, Amaia etxean dago?... Jarri liteke mesedez?... Arratsalde on Amaia, zer berri? Imanol naiz... Imanol naiz... Imanol naiz... (Alde batera eta bestera dabil, pentsatzen. Erdian berriz)...

... Imanol naiz eta ba, ea zer berri zabiltzen. Joan zen larunbatetik ez dugunez elkar ikusi. Ondo gabiltza edo?... (Segur oraingoan, zuzen doa telefonora. Zenbaki guztiak markatzen ditu baina berriz utzi. Urduri, pentsatzen. Berriz doa eta oraingoan markatu ondoren bertan gelditzen da)